Created by HezkEH

Hizkuntzarekin bueltaka ibili gara aste honetan: hizkuntza sexista da edo erabilera da sexista dena? Hizkuntzaz ari garenean... ahozkoa? Ez ahozkoa? Ikonografikoa? ... Hona hemen sarrera moduan bideo hau:
Hausnarketa ederrak ikaskideek egin dituztenak. Adibide bat irakurri nahi? Hauxe Maitek idatzitakoa. "Hizkuntza komunikazio tresna garrantzitsua dela argi dago. Bere bitartez, balioak transmititu eta errealitatea izendatzen zein interpretatzen ikasten dugu. Beraz, esan genezake, hizkuntzak identitate indibiduala nahiz kolektiboaren eraikitze prozesuan eragiten duela..."
Gehiago irakurri nahi? Hona hemen guztiak:
#AipuFeministak txokoan egon gara Simone de Beauvoirren aipua berrekusratzeko: “Eguneroko hizkuntza tranpaz beterik dagoela badakit. Unibertsala izan nahi du baina eratu duten gizonezkoen marka darama: hauen balioak, desioak eta aurreiritziak islatzen ditu.”
Eta hauxe Agurtzane Juanenarena:
Urtarrilean gehiago!

Enlarge